La Platan ere ospatu zuen Euskararen Nazioarteko Eguna
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, pasa den abenduaren 3an Argentinako La Platako Unibertsitateak bi hitzaldi antolatu zituen Zientzia Ekonomikoen fakultatean. César Arrondo irakasleak eta Idurre Lekuona Euskara eta Euskal Kutura irakurleak eskaini zituzten hitzaldiak: lehenak "Euskara UNLPn" izan zuen mintzagai; bigarrena, berriz, "Euskararen iraupena" gaiari buruz aritu zen. Ekitaldiari amaiera emateko euskararen alde lanean aritu direnak omendu zituzten.