Lau euskal konpainiak parte hartuko dute Freiburgeko IKF arte eszenikoen nazioarteko azokan

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-01-19

Lau euskal konpainiak parte hartuko dute urtarrilaren 22tik 25era Freiburgen (Alemania) ospatuko den Internationale Kulturbörse Freiburg (IKF) arte eszenikoen azokan. IFK Europako azoka nagusienetakoa da eta kale antzerkia, dantza, antzerkia eta musikaren alorreko 350 erakusle eta 4.000 profesional (ekoizleak, programatzaileak, jaialdi antolatzaileak,  kultura erakundeak…)  baino gehiago elkartzen ditu urtero.

Aurten, Etxepare Euskal Institutuaren gidaritzapean eta arte eszenikoen sektorearekin koordinazio estuan, lau euskal konpainiak parte hartuko dute azokan Basque Arts markapean: Agerre TeatroaDikothomia CiaKulunka Teatro eta Cielo Raso.

Basque Arts standean azokan parte hartuko duten lau konpainien informazioa eta kontaktuak eskaintzeaz gain, Artekaleren (Euskal Herriko Kale Arteen Elkartea) Basque Street Arts katalogoa, ADDEren (Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea) katalogoa eta Basque Music euskal folk musikaren katalogoa egongo dira eskuragarri. Era berean, azokara hurbilduko diren nazioarteko programatzaile eta adituei antzezlan eta proiektuak aurkezteko bilerak egingo dira bertan.

Euskal konpainientzat euren ekoizpenak komertzializatu, koprodukziorako aukerak aztertu eta nazioarteko kontaktuak egiteko espazioa izateaz gain, IFK nazioarte mailako ekoizpenak ikusi, tendentziak berrienak ezagutu eta ibilbide profesionalerako ideiak jasotzeko aukera paregabea da, zuzeneko 180 emanaldi baino gehiago egongo baitira.

Bestalde, Etxepare Institutuak nazioarteko (Erresuma Batua, Alemania, Suitza, Katalunia…) hainbat kultur eragile eta kultur erakundeekin bilerak burutuko ditu euskal kultur sortzaileentzat nazioarteko eszenatokietan ateak irekitzeko.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.