Lau euskal musika talde hautatu dituzte Artistas en Ruta programan
Euskara. Kultura. Mundura.
AIE-k eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker, euskal musikak bermatua du bere presentzia Artistas en Ruta Programan. Irailetik abendura doan hiru-hilabetekoan parte hartuko dutenen zerrenda aste honetan osatu da Madrilen, eta, beste batzuren artean, 4 euskal musika taldek hartuko dute parte: Belako, Iñaki Plaza Band, Señores eta Cabezafuego.
Zuzeneko musika sustatzeko xedea duen programa da “Artistas en Ruta”. Helburu hori betetzeko zuzeneko emanaldiak antolatzen dituzte estatu osoko lokal ezberdinekin elkarlanean, hiru hilabetez luzatzen diren zirkuituekin.
Estatu osoko epaimahai bat da hautaketa egitearen arduraduna. Batetik, Radio3-ek proposaturiko bost izenen artetik Belako izan da hautatua. Bestetik, bozkaz, beste hiru talde izan dira hautatuak: Iñaki Plaza Band, Señores eta Cabezafuego.
Azpimagarria da estatu osoan hautatuak izan diren 18 taldetik aipatu ditugun lau euskal talderen presentzia eta gutxi balitz, baita talde nafar batena ere: Belize.

Irudian: Belako