Leioako Umore Azokak 300 bat programatzaile bilduko ditu
2014/05/08
Euskara. Kultura. Mundura.
Atzo aurkeztu zuen Umore Azoka 2014 – Leioako Kaleko Artisten Azokak, maiatzaren 15etik 18ra egingo dena. Hamabosgarren urtez, arte eszenikoen erakuslehio eta eragileen topagune bilakatuko da Azoka. Aurten 43 konpainia ariko dira eta 45 ikuskizun eskainiko dituzte 120 emanaldi ezberdinetan. Antolatzaileen arabera, 40.000tik gora ikusle espero dituzte kaleko proposamen artistikoen eta sormenaren topaleku izango den honetan.
Emanaldiez gain, Umore Azokak bestelako jarduerak ere antzolatzen ditu, formakuntzako tailerrak, lehiaketak eta erakusketak, besteak beste. Eta euskal kaleko arteen garapen industriala sendotzea eta nazioartekotzea handitzea helburu duen aldetik, Etxepare Euskal Institutua bidaide du Umore Azokak. Aurtengoan hemengo zein kanpoko hirurehun programatzaile eta arte eszenikoetako aditu izango dira bertan, eta Institutua ere han ariko da lanean, Azoka bera eta euskal konpainiak gure mugetatik kanpo sustatzeko ahaleginetan.
Programazioari eta ekintzei buruzko argibide guzti-guztia: Umore Azoka 2014