Leipzig Universität eta Euskal Etxea Berlin: ‘Austerlitz’ eleberriaren aurkezpena
Euskara. Kultura. Mundura.
-
27Api 202229Api 2022Leipzig / Berlin
‘Austerlitz’ eleberri alemanaren euskarazko itzulpena aurkeztuko da Leipzigen eta Berlinen, Etxepare Euskal Institutuak bertan kudeatzen duen Lepizig Universität-eko irakurletzak eta Berlingo Euskal Etxeak antolatutako jardunaldian. W. G. Sebald autore alemanaren eleberriaren aurkezpena egiteaz gain, itzulpen zein edizio prozesua hizpide izango dituzte. Akaso, euskarara itzulitako lan bat jatorrizko herrialdean aurkezten den lehen aldia izango da. Igela argitaletxearen babesarekin, alemanetik euskarara egindako itzulpen eta edizio prozesuaren inguruan apirilaren 27an ariko dira, asteazkenean, 13:15ean.
Leipzigeko uniberstsitatera bertaratuko dira Idoia Santamaria Urkaregi itzultzailea eta Lander Majuelo Itoiz IGELA argitaletxeko editorea. Hitzaldia Hizkuntzalaritza Aplikatuko eta Itzulpen Zientzien Institutuak (IALT) antolatutako Udaberriko Hitzaldien Zikloaren baitan aurkeztuko da. Ekitaldia ere online jarraitzeko aukera izango da. Alemanez egingo dute.
Bestalde, apirilaren 29an, ostirala, 19:30ean, bigarren ekitaldi bat antolatu da Berlingo Euskal Etxearekin batera, Club der polnischen Versager aretoan. Uwe Schüttek, Sebalden obraren inguruko aditu handienak, hartuko du parte solasaldian, Idoia Santamaria, Lander Majuelo eta Berlinen bizi den Alain Urrutia artista bilbotarrarekin batera. Mikel Elgezabal biolontxelistak girotuko du hasierako irakurketa musitatua.
Berlingo hitzaldiaren hurrengo egunean Euskal Etxeak ekitaldia antolatu du Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrena gogoratzeko, ‘Luftkrieg und Literatur’ izenburupean.