Leipzigeko Unibertsitateko euskal ikasketen irakurletza ekitaldiz josita dator

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-06-06

Leipzigeko irakurletzan ekaina ekitaldiz betea dator. Udako seihilekoan 6 adituk parte hartuko dute Leipzigen hizkuntzalaritza, euskararen irakaskuntza, hiztegigintza, literatura, gatazka politikoa, historia eta hizkuntza politiken inguruan aritzeko.

Leipzigeko irakurletzan ekaina ekitaldiz betea dator. Udako seihilekoan 6 adituk parte hartuko dute Leipzigen hizkuntzalaritza, euskararen irakaskuntza, hiztegigintza, literatura, gatazka politikoa, historia eta hizkuntza politiken inguruan aritzeko.

Apirilaren 26an izan zen lehena, David Lindemann adituaren eskutik. Ekaineko ekitaldiak hilaren 7an hasiko dira Karlos Cid Abasolo, Madrilgo Universidad Complutenseko irakaslearekin. Abasolok hiru saio eskainiko ditu, tartean euskara saio bat eskainiko du ikasle aurreratuentzat, hauek murgiltze eredua ezagutu dezaten. Horrez gain, “El castellano del País Vasco” eta “El euskara, una lengua no aislada” hitzaldiak eskainiko ditu.

Ekainaren 12an, Alexander Jührich, Alemaniako wikimedia elkarteko kidearekin Wikipediako artikuluak sortu eta editatzeko tailerra antolatu dute. Aurten, Leipzigeko ikasleak euskal gaien inguruko 100 artikulu itzultzen eta editatzen ari dira, Alemanian euskal gaien inguruan dagoen bibliografia handitzeko asmoarekin. Saio edo tailer hau euskal wikilarien elkartearen laguntzaz antolatu da. 

Ekainaren 19an, Ludger Mees EHUko historia katedradunak “Konflikt im Baskenland: Kultur, Politik und Gewalt” online-hitzaldia eskainiko du. Mees-ek euskal gatazka politikoaren kronologia zabala azaldu eta beronen sustrai edo oinarri politikoen jatorria azalduko du.

Ekainaren 25ean, Esther Gimeno, Boston College  eta Technische Universität Chemnitzeko irakasleak iberiar ikasketen inguruko hitzaldia emango du,  euskal, galiziar eta kataluniar ikasketek polisistema iberiarrean duten lekua zehaztu eta egungo ildo teoriko nagusiak azalduz.

Urteko programazioa Juan Carlos Moreno Cabrera, Madrilgo Universidad Autónomako hizkuntzalaritza katedradunak  itxiko du, hiru hitzaldi emanez ekainaren 27 eta 28an. Moreno Cabreraren saio nagusia ekainaren 27an izango da, “Conceptual and terminological foundations od linguistic imperialism” hitzaldiarekin. 28an, el fonosimbolismo y el morfosimbolismo en el caso vasco eta Basque: a fascinating European Language Saioa eskainiko du.

Moreno Cabrera hizkuntzalaria azken hamarkadetan hizkuntza imperialismoaren kritika zorrotzak egitearren nabarmendu da, besteak beste. Euskal Herrian bere saioak entzutetsu eta jarraituak izan dira.

Honekin bukatuko da aurtengo programazioa Leipzigen, azkenean 8 gonbidatuk parte hartu dute urtean zehar Leipzigeko saioetan. Datorren urtera begira, 6 aditu, autore eta idazle gerturatuko dira Leipzigera, euskal poesia, tipología linguistikoa, hizkuntza politika eta komunikabideak, historia eta literatura garaikidearen inguruko klase, hitzaldi eta tailerrak eskaintzera.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.