Leire Bilbao idazlea "Con barqueira e remador" poesia itzulpengintza mintegian parte hartzen ari da, Galizian

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-10-13

Leire Bilbao idazlea "Con barqueira e remador" poesia itzulpengintza mintegian parte hartzen ari da

Egunotan, eta urriaren 19a bitartean,  “Con barqueira e remador” poesia itzulpengintzaren inguruko nazioarteko tailerra burutzen ari da San Simon irlan, Vigo ibaian. Aurten, Leire Bilbao idazle eta olerkari euskalduna ari da bertan parte hartzen, beste 6 poesiagilerekin batera, poesia itzulpengintzari bultzada eman nahi dion ekimenean. Etxepare Euskal Institutuaren laguntza dago idazlea Galizian.

Egonaldi hau aukera bikaina da bertsolaritzan edota haur literaturan aritua den Leire Bilbaorentzat: tailerraren helburuetako bat lanaren emaitza olerkarien jatorrizko lurraldean ezagutzera ematea da, baita horiek Galiziako sare kulturalarekin harremanetan jartzea ere.

“Con barqueira e remador”ek nazioarteko itzulpengintzan ere aritutako 7 olerkari batzen ditu, elkarren arteko talde lana burutzeko. Bertsio originalean zein ingelesez dauden olerki-sorten gainean egitean da lan, eta autore bakoitzak bere hizkuntzara itzuliko ditu; era berean, bere lana gainontzeko 6 hizkuntzetara izango da itzulia. Irlan izango duten egonaldiak lanaren emaitza borobiltzeko aukera emango die, baita gainontzeko artistak ezagutzekoa ere. Gainera, programa kulturala antolatu da ekitaldiaren baitan, mahai-inguruak edota errezitaldiak bezalako ekintzekin.

Urriaren 12an hasi zen ekimena Consellería de Cultura de la Xunta de Galiciaren eta Redondelako Udalaren babesaz antolatu da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu