Liburuaren Nazioarteko Eguna Literaturaren Hirian ospatzen. Mari Jose Olaziregiren kronika
Euskara. Kultura. Mundura.
“Literaturaren Hiria" izendatu zuen Unescok Krakovia, eta halaxe da, zinez, halaxe da, urtero polonieraz argitaratzen diren 27.000 liburuek arnas hartzen baitute hiri eder honetan. Haraxe gerturatu da Etxepare Euskal Institutua, 2000 urtean Europako Kultur Hiriburu izan zen honetara. Bertan, hainbat elkarte, erakunde, edo argitaletxerekin biltzeko aukera izan dugu, hala nola, Liburuaren Institutu Poloniarrarekin, a5 argitaletxe ospetsuarekin, edo Krakowskie Biuro Festiwalowe ezagunarekin, hirian hainbat eta hainbat jaialdi ezagun antolatzen dituenarekin.
Atzo arratsaldean Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu genuen Cervantes Institutuan, Szymborska, Kapuscinski edo Lipska bezalako idazle handiak gaztelaniara itzuli dituen Abel Murcia zuzendariak gonbidatuta. "Hazia" ipuinaren irakurketa egin zuen Eider Rodriguez idazleak, Juantxo Zeberiok pianoan lagunduta. Musika eta Literatura modu harrigarrian uztartuz, entzuleen gozamenerako sortu duten konposizioan, biak ala biak, bikain aritu ziren. Plazer hutsa. Poznanen dugu gaur hitzordua, bertako unibertsitatean irakurle lanetan ari den Amaia Donesek gonbidatuta, unibertsitatean bertan eta hiriko kafe ezagun batean”.
Hauxe duzue Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako Krakoviatik bidali digun lehen kronika. Udaberri Literarioa, euskal literatura eta musika Poloniara eraman duen biraren hasiera baino ez da izan… Programa osoa, hemen.

Irudian, Eider Rodriguez eta Juantxo Zeberio atzoko emanaldian, Krakovian