Literaktum: Jean Désy eta Aurelia Arkotxa

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 12
    Aza 2021
    Ruiz Balerdi Aretoa - Tabakalera (Donostia) / 18:30

Aurelia Arkotxa (Baigorri, 1953) euskal idazleak eta Jean Désy (Kanada,1954) idazle quebectarrak ‘Chejov vs Shakespeare’ egitasmoaren edizio berria aurkeztuko dute. Urtebetez mantendu duten korrespondentzian akulturazioa, kolonialismoa eta kultur aniztasuna bezalako gaiak izan dituzte mintzagai, baita pandemia ere. Gutun-truke horren emaitza Kanadako ‘Québec en toutes lettres’ jaialdi entzutetsuaren baitan aurkeztu zuten urrian, eta orain, Donostiako Literaktum jaialdi literarioan aurkeztuko da. Azaroaren 12an, 18:30ean, Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan.

Korrespondentzia-liburua Saison Québec - Pays Basque 2021-2022 egitasmoaren baitan sortu dute, Etxepare Euskal Institutuak sustatu duen kultur trukaketarako programaren baitan. Hamabi gutun idatzi dizkiote elkarri, eta ‘Akulturazioa, kolonialismoa eta kultur aniztasuna’ izenburuko ekitaldian horien inguruan hausnartuko dute Aurelia Arkotxak eta Itxaro Bordak, Aiora Jakak gidatutako ekitaldian. Modu telematikoan hartuko du parte Jean Désy-k.

Ekitaldian eskuragarri izango da ‘Chejov vs Shakespeare’-en azken edizio hau; azala egiteko hautatutako artista Higinia Garay irudigilea izan da. Sarrera librea izango da, jarleku guztiak bete arte.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu