Liverpooleko Unibertsitatea: Manuel Irujo Katedra 2021
Euskara. Kultura. Mundura.
-
10Ots 2021Liverpool15:00
Liverpooleko Unibertsitateko euskal erbestealdiari buruzko Manuel Irujo Katedrak ‘Liverpooleko euskaldunak eta proiektu kolonial espainiarra: Mundakatik Manilara (Mersey ibaitik pasatuta)’ hitzaldia antolatu du otsailaren 10erako. Warwick Unibertsitateko Kirsty Hooper-ek egingo du hizketaldia, Britainia Handiko 15:00etatik aurrera.
Zehazki, Liverpooleko euskal komunitateak Filipinetako espainiar kanpaina kolonialean izan zuen rola aztertuko du hitzaldian. Izan ere, Liverpoolen finkatu ziren merkataritza-konpainia anglo-hispaniar ugarien artean, Olano, Larrinaga & Co. izan zen handiena eta nabarmenena, hiru euskal enpresarik 1862an sortua: Ramón de Larrinagak, José Antonio de Olanok eta Juan Bautista de Longak, hain zuzen. Konpainiaren aldirik aktibo, errentagarri eta polemikoenean zehar bai konpainiak, bai komunitateak Manilarekin izan zituzten loturak arakatuko ditu Hooper-ek. Bestalde, konpainiaren anbizioek Espainian eragin zituzten polemikei ere begiratuko die.
Hitzaldia sarean ikusteko aukera izango da. Hitzaldiarekin bat egiteko, erabiltzailea (915 0794 5889) eta pasahitza (Zm9vB#hU) beharko dira.
1800. urteaz geroztiko espainiar, anglo-espainiar eta galiziar kultur historian aditua da Hooper, eta une honetan liburu bat bukatzen ari da Liverpooleko euskaldunak eta espainiar merkataritza kolonialari buruzkoa. Haren liburuen artean daude ‘The Edwardians and the Making of a Modern Spanish Obsession’; ‘Mondariz-Vigo-Santiago: A Brief History of Galicia & Edwardian Tourist Boom’, eta ‘Writing Galicia into the World: New Cartographies, New Poetics’.
2013an hasi zituzten Liverpooleko Unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak euskal erbestealdiari buruzko Manuel Irujo Katedra sortzeko lanak, eta 2015ean lehen aldiz jarri zen abian Manuel Irujo Fellowship delakoa. Urtero gauzatzen da unibertsitate horretan.