London Spanish Film Festival: Ane, Nora eta Quebrantos
Euskara. Kultura. Mundura.
-
22Ira 202126Ira 2021Londres
Hiru euskal produkzio izango dira ikusgai aurtengo London Spanish Film Festival-en. ‘Nora, ‘Ane’ eta ‘Quebrantos’ filmek osatuko dute hiruko hautatua. Jaialdia datorren irailaren 22tik 26ra egingo da jaialdiaren 17. edizioa.
London Spanish Film Festival jaialdia Erresuma Batuko hiriburuan egiten da, eta egitarau horren barruan, urtero, euskal hiru film izaten dira ikusgai ?Basque window’ edo ‘Euskal leihoa’ izeneko atalean. Aurtengoan, bi film luze eta labur bat izan dira hautatuak. Programazio osoa 13 lanek osatzen dute.
David Pérez Sañudoren ‘Ane is Missing’ filma lehen aldiz izan da ikusgai erresuma batuan, eta emanaldi berean ikusi ahal izan da Kimuak katalogoko parte izandako ‘Quebrantos’ laburra eta Lara Izagirreren ´Nora´ ere bai.