Loreak filma Guadalajarako Zine Jaialdian lehiatuko da
Euskara. Kultura. Mundura.
Urte oparoa iragartzen dute zinean adituek Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen Loreak filmarentzat. Oraingo honetan, Atlantikoa gurutzatu eta Guadalajarako Nazioarteko Zine Jaialdian lehiatuko da, fikziozko luzemetraien sailean, beste 14 pelikularekin batera – La Isla Mínima, esaterako-. Martxoaren 6-15 bitartean burutuko da jaialdia, Guadalajaran (Mexiko).
Arrakasta handia eskuratzen ari da Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren azken luzemetraiak. Donostiako Zinemaldian ere Sail Ofizialean lehiatu zen – euskara hutsean errodatutako lehen filma izan da bertan lehiatzen. Goya sarietako Pelikula Onenerako sailkatu den lehen euskarazko filma da ere. Pascal Gaigne musikagilearen Loreak filmeko soinu-banda ere hautatu dute Goyetan, jatorrizko musika onenaren sarirako. BFI London Film Festival, Zurich Film Festival edota Tokyo International Film Festival jaialdietan ere izan da luzemetraia.
Ez da Guadalajarako Zine jaialdiak euskal zinea gain hartzen duen lehen aldia, izan ere, Etxepare Euskal Institutuak urteak eman ditu jaialdiarekin lanean gure sorkuntza bertan egon dadin. Iazko edizioan Una esvástica sobre el Bidasoa -Alfonso Andrés eta Javier Barajas- egon zen ikusgai, esaterako.