Maizpiden euskara ikasteko egonaldirako izen-emate epea zabaldu du NABOk
Euskara. Kultura. Mundura.
Ipar Amerikako Euskal Elkarteak-ek adierazi duenez, zabalik da Lazkaoko Maizpide barnetegian amerikarrentzat antolatzen duten udako egonaldirako izen-emate epea. Aurtengo ikastaroan ekainaren 30etik uztailaren 11era bitartean izango da. Gutxienez, zortzi lagunek eman beharko dute izena taldea osatzeko.

Ipar Amerikako Euskal Elkarteak (NABO) 1973.urtean sortu zen euskalduntasuna sustatzeko xedearekin. Hainbat ekimen antolatzen dituzte urte guztian zehar, tartean, “Astero” izeneko aldizkaria. Honen edizio digitala, e-mailean jasotzeko aukera ere bada.