Malba Idazleen Egonaldia (2026)
Irekita
Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean, Malbak, Buenos Aireseko Are Latinoamerikarraren Museoak, Malba Idazleen Egonaldiaren (REM) 2026ko edizioan parte hartzeko deialdia kaleratu du, euskaraz idazten duen idazle batek Buenos Aires hirian egonaldia egiteko.
Egonaldiak Buenos Aires hiriko esperientzia proposatzen du, hiriko hainbat kultur adierazpenekin harremanetan jartzeko aukera ematen duena. Era berean, egileen, kudeatzaileen, tokiko editoreen eta idazle gonbidatuen arteko lan-sareak sortzea eta lankidetza artistikoa sustatzea du helburu egonaldiak. Egonaldiaren iraupena bost astekoa izango da.
Deialdian parte hartzeko ezinbestekoa izango da euskaraz idatzitako literatur generoko gutxienez hiru liburu argitaratuta izatea.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2025/12/09 - 2025/12/31
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua | Malba
- Kontaktua: Kizkitza Galartza Arregi | k-galartza@etxepare.eus | +34 943 023 409