Marché du film: Basque. Audiovisual.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
16Mai 202324Mai 2023Cannes
Maiatzaren 16ean 76. Cannesko Zinemaldia nazioarteko zinemagintzako hitzordu garrantzitsuenetarikoa hasiko da. Horrekin batera, jaialdiko industria atala hasiko da, Marché du Film. Azoka ospetsua maiatzaren 24ra arte egingo da eta euskal ordezkaritza nabaria izango du. Bost euskal ekoizpen izango dira industria ataleko hainbat sailetan eta Basque. Audiovisual. bertan izango da, euskal zinema zabaldu eta sustatzeko.
Sitgeseko Zinemaldiak Carlota Peredak zuzendu eta Bixagu Entertainmentek ekoitzitako ‘La ermita’ proiektua aukeratu du Fantastic 7 atalean parte hartzeko. Sail horren hautaketan, mundu osoko zazpi jaialdi ospetsuk proiektu bana aukeratu dute, inbertitzaileen, ekoizleen, banatzaileen eta nazioarteko salmenta-agenteen aurrean pitching baten bidez aurkeztuak izateko. Gainera, nabarmentzekoa da sail honen aurtengo aitabitxia Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarra dela.
Euskal animazioak ordezkaritza izango du ere. ‘2cool4school’ atalak mundu osoko talentu gazteenen graduazio lanak ikusarazteko helburua du. Bertan izango dira Pablo Rioren (DigiPen Institute of Technology Bilbao) ‘Conej Steps Out’ eta Laura Ibañez Lópezen (Elías Querejeta Zine Eskola) ‘Corpúsculos’ lanak. Gainera, ‘Revelations. New Spanish Animation Short Films’ atalean Martin Romeroren ‘To Bird Or Not to Bird’ proiektua hautatu dute; Bilboko Uniko enpresaren hurrengo ekoizpenetako bat.
Bestalde, ZINEBIk film luze dokumentaleko lau proiektu aurkeztuko ditu Marche du Filmen, eta hautatutako lanen artean ‘Itoiz Udako Sesioak’ (Larraitz Zuazo, 2023) dago.
ICEXen eskutik, Basque. Audiovisual. ekimenak berriz ere stand bat izango du, azokan izango diren euskal lanei buruzko informazioa emateko. Basque. Audiovisual.-en katalogo digitala eskuragarri egongo da ekitaldian. Euskal proiektu hauek sustatuko ditu Basque. Audiovisual.-ek Marche du filmen:
- Iratxe Fresnedaren ‘All The Roads Are Open’ (Pimpi & Nella Films).
- María Elorzaren ‘Caro Bastiano’ (Txintxua Films).
- Laida Lertxundiren eta Ren Ebelen ‘In A Nearby Field’ (Doxa Producciones).
- Aitor Altuna Izaren ‘Karmele’ (Gastibeltza Filmak eta Txintxua Films).
- Xabier Iriondoren ‘Spiked Bracelet’ (Txintxua Films).
- Iratxe Fresnedaren ‘Tetuán’ (Marmoka Films, Pimpi & Nella eta Arena Comunicación,2022).
- Koldo Almandozen ‘The Last Goodbye’ (Txintxua Films).
- Patxi del Camporen ‘Tuning Silences’ (Maluta Films eta Arteman – Komunikazioaren Artisauak).
- Baltasar Kormákurren ‘Whalemen (At The Ends Of The Earth)’ (Euskadi Movier AIE).
- Albertina Carriren ‘White Roses, Fall!’ (Doxa Producciones) .
- Lara Izagirreren ‘Yerma’ (Gariza Films).
Kritikaren astea
Cannesko Kritikaren Astea jaialditik kanpo egiten den topaketa bat da, eta bertan talentu berriek aukera dute beren lanak publiko eta kritikari erakusteko. Film laburren eta lehen edo bigarren luzeen aukeraketa bat egongo da ikusgai. Aurten, hataketa batzordeak Irati Gorostidiren ´Contadores´ (2022) aukeratu du. Errealizadore nafarraren lan hau 70eko hamarkadako negoziazio sindikal bati buruzko historia kontatzen du, eta aktore ez-profesionalek osatutako castinga du.