Marche du Film 2024: Basque. Audiovisual.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
14Mai 202425Mai 2024Cannes
Maiatzaren 14tik 25ra ospatuko da 77. Cannesko Zinemaldia, nazioarteko zinemagintzako hitzordu garrantzitsuenetarikoa. Horrekin batera, jaialdiko industria atala hasiko da, Marché du Film. Azoka ospetsua maiatzaren 22ra arte egingo da eta euskal ordezkaritza izango du beste urte batez Basque. Audiovisual.-en eskutik.
Hamar euskal ekoizpen izango dira industria ataleko hainbat sailetan eta Basque. Audiovisual.-ek standa izango du bertan, euskal zinema zabaldu eta sustatzeko. Hauek dira azokan aurkeztuko diren euskal ekoizpenak:
Fikzioa – Film luzeak:
- ‘Daniela Forever’ (2024, Nacho Vigalondo). Filma gainera Fantastic 7 atalean parte hartuko du Sitgeseko Zinemaldiak hautatua. Sail horren hautaketan, mundu osoko zazpi jaialdi ospetsuk proiektu bana aukeratu dute, inbertitzaileen, ekoizleen, banatzaileen eta nazioarteko salmenta-agenteen aurrean pitching baten bidez aurkeztuak izateko.
- ‘Bide guztiak irekiak daude’ (All the Roads Are Open) (2026, Iratxe Fresneda).
- ‘Lamiak’, (2026, Irati Santiago).
- ‘De luz y de color’ (Of Light and Color) - 2025, Kepa Sojo eta Sonia Pacios).
- ‘Anoush et les vagabonds’ (Anoush and the Vagabonds)- (2025, Valérie Massadian)
- ‘La mala gent’ (Bad people) (2025, Amat Vallmajor del Pozo).
- ‘Olivia’ (2024, Sofía Petersen).
Animazioa – Film Laburrak:
- ‘Witchy Crash’ (2023, Virginia Díez, Lian Villegas, Kamila Kin, Aritz Ruiz, Ruijie Zheng, Estibaliz Amorós, Enela Ramos).
- ‘Trott’ (2024, Leire Martinez)
- ‘Goodbye Kepler’ (2024, Nerea Ayala, Patricia Fañanás, David Modroño eta Iraia Yarto).
ICEXen eskutik, Basque. Audiovisual. plataformak berriz ere stand bat izango du, azokan izango diren euskal ekoizpenei buruzko informazioa emateko. Basque. Audiovisual.-en katalogo digitala eskuragarri egongo da ekitaldian.
´Tasio´ (1984), Montxo Armendáriz zuzendari euskaldunaren opera prima, Canneseko Zinemaldiko klasikoen atalean proiektatuko da, Euskadiko Filmategiak filma formatu digitalean (4k) zaharberritu ondoren.