Mark Kurlansky idazle ospetsuak hitzaldia emango du Pasaian

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-06-27

Mark Kurlansky idazle eta kazetari amerikarrak hitzaldia emango du Ondartxon, Pasai San Pedron, uztailaren 3an. Nazioarteko ospea duen idazlea gure artean ezaguna da best seller bilakatu zen “The Basque History of the World” (1999) bere lanagatik. Oraingoan, “Basques and the sea” hitzaldia emango du, San Juan baleontzia proiektuaren testuinguruan eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.

DSS 2016-ek antolatutako hitzaldian, itsas-historiak euskal kulturan duen garrantziaz arituko da. Ekitaldia 19:00etan hasiko da Ondatxon (Ondartxoko Pasealekua 1º, behea, 20110 Pasaia-San Pedro) eta sarrera askea izango da bertaratu nahi duen guztiarentzat. Kurlansky ingelesez arituko bada ere, itzulpena burutuko da gaztelerara eta euskarara. Era berean, entzuleriak galderak egiteko aukera izango du.

Kurlansky euskal itsas kulturan aditua da eta beraz, bere bisitak helburu bikoitza izango du: batetik, euskal baleontzien tradizioaz mintzatuko da, eta bestetik, irekiera emango die San Juan Baleontzia eraikitzeko ekitaldiei.

Autore amerikarrak gidoilari moduan hasi zuen bere karrera baina duela urte dezente kazetari lanetan dabil. Ospe handiko aldizkari eta egunkaritan idazten du, hala nola, The International Herald Tribune, The Philadelphia Inquirer, The Los Angeles Times, Time Magazine, The New York Times Sunday Magazine, Food & Wine, Bon Apetit edo Parade, eta hitzaldiak ematen ditu mundu osoan zehar. Gainera, 25 liburu argitaratu ditu dagoeneko.

Mark Kurlansky idazle eta kazetari amerikarrak hitzaldia emango du Ondartxon, Pasai San Pedron, uztailaren 3an. Nazioarteko ospea duen idazlea gure artean ezaguna da best seller bilakatu zen “The Basque History of the World” (1999) bere lanagatik. Oraingoan, “Basques and the sea” hitzaldia emango du Ondartxon (Pasaia), San Juan baleontzia proiektuaren testuinguruan eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.

DSS 2016-ek antolatutako hitzaldian, itsas-historiak euskal kulturan duen garrantziaz arituko da. Ekitaldia 19:00etan hasiko da Ondatxon (Ondartxoko Pasealekua 1º, behea, 20110 Pasaia-San Pedro) eta sarrera askea izango da bertaratu nahi duen guztiarentzat. Kurlansky ingelesez arituko bada ere, itzulpena burutuko da gaztelerara eta euskarara. Era berean, entzuleriak galderak egiteko aukera izango du.

Kurlansky euskal itsas kulturan aditua da eta beraz, bere bisitak helburu bikoitza izango du: batetik, euskal baleontzien tradizioaz mintzatuko da, eta bestetik, irekiera emango die San Juan Baleontzia eraikitzeko ekitaldiei.

Autore amerikarrak gidoilari moduan hasi zuen bere karrera baina duela urte dezente kazetari lanetan dabil. Ospe handiko aldizkari eta egunkaritan idazten du, hala nola, The International Herald Tribune, The Philadelphia Inquirer, The Los Angeles Times, Time Magazine, The New York Times Sunday Magazine, Food & Wine, Bon Apetit edo Parade, eta hitzaldiak ematen ditu mundu osoan zehar. Gainera, 25 liburu argitaratu ditu dagoeneko.

 

Irudia: www.markkurlansky.com

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu