Markeliñe eta Kukai dantza konpainiak bukatu berri den FiraTàrrega azokan izan dira

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-09-15

FiraTàrrega azokak 2014ko edizioa itxi zuen atzo. Beste urtebetez, kaleko ikuskizunen topaleku bilakatu da azoka, eta konpainien nazioartekotzea ahalbidetu du. Aurten, Markeliñe eta Kukai Dantza konpainia euskaldunak izan dira bertan, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz, azokak eskaintzen dituen ezagutzera emateko aukerei etekina ateratzen.

Aurten ere Eusko Jaurlaritzaren Euskal Teatroa programa barnean euskal konpainiei babesa eta ikuspena emateko stand-a antolatu da azokan, euskal arte eszenikoaren erakusleiho dena.

Kukai Dantza konpainiak Cesc Galabert koreografoarekin sortutako “Gelajauziak” ikuskizuna aurkeztu zuen. Proiektu honen oinarria bi gizarte dantza dira: Gipuzkoako soinu-zarrak eta Lapurdiko dantza-jauziak. Mugatik alde ezberdinetan jaio ziren bi dantza, belaunaldietan zehar gugana iritsi direnak. Bi horien nahasketaz sortzen da Gelajauziak.

Markeliñek, berriz, “Andante” ikuskizuna eraman du Tárregara: maskara antzerkia da eta, era poetikoan, hitzik gabe eta umore ukitu zainduarekin, ahaztu behar ez genituzkeen istorioak kontatzen ditu. Gerra garaiko zapata anonimoen istorioak. Gureak izan daitezkeen zapatenak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu