Martin E. Schimpf, Boise State Universityko Provost-a, Euskal Herrian izan da

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-06-30

Martin E. Schimpf Doktorea, Boise State University-ko Provost-a eta Gai Akademikoen Erretoreordea, Euskal Herrian izan da egunotan eta Etxepare Euskal Institutuak lagunduta, bilera ezberdinetan hartu du parte.

Aizpea Goenaga eta Mari Jose Olaziregi bidelagun, Deustuko Unibertsitateko, UPV-EHUko zein Mondragon Unibertsitateko ordezkariekin bildu da Provost-a, euskal errealitate akademikoa gertuagotik ezagutzeko asmoz.

Boise State Universityk nazioartean dagoen Basque Studies euskalgintzaren inguruko ikasketa programa osatuenetakoa du: bertan, arlo ezberdinak jorratzen dira, hala nola soziokulturala, historikoa, politikoa, hizkuntza… Euskara eta Euskal Kultura irakasten dituen irakurletza ere bada bertan, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik. Gainera, euskal kulturari eskainitako nazioarteko jaialdi handienetakoa antolatzen dute Boisen.  

Provosta ekintza akademikoen ikuskatzaile gorena da 2010az geroztik, Martin E. Schimpf Doktoreak betetzen du kargua Boise State University-n.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.