Martxoak 21, Poesiaren Munduko Eguna: hizkuntza aniztasuna babesten

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-03-20

Poema bakoitzak, bakarra bada ere, giza esperientziaren unibertsaltasuna eta denbora zein espazio-muga guztiak gainditzen dituen sormen gogoa islatzen ditu, gizateriak familia bakar bat osatzen duela irmo baieztatuz.

Irina Bokova UNESCOko zuzendari nagusia

Martxoaren 21arekin UNESCOK Poesiaren Munduko Eguna ospatzen du eta hizkuntza poetikoaren indarrari eta guztion sormen ahalmenari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Poesia dela medio hizkuntza aniztasuna babestea da ekintza honen helburu nagusia, meatxupean dauden hizkuntzak komunikazio-bide artistikorako ere erabil daitezen. Egunak beste hainbat xede ere baditu: poesiaren irakaskuntza sustatzea; ahozko poesia errezitaldien tradizioa bultzatzea; editorial txikiei babesa ematea; komunikabideetan poesiaren irudi erakargarria lantzea; eta poesiaren eta bestelako adierazpide artistikoen arteko elkarrizketa berreskuratzea.

Horregatik guztiagatik Etxepare Euskal Institutuak Poesiaren Munduko Egunarekin bat egin nahi du, eta horregatik ere, aurten lehen aldiz, Europako Kultura Institutuen EUNIC sareak antolatzen ari den Transpoesie ekintzan parte hartzen ari da, euskal poesiak nazioarteko egitasmo itzaltsu honetan ere dagokion tokia izan dezan.   

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.