Mattin artista euskalduna Documenta 14 arte garaikidearen puntako erakusketan parte hartzen ari da

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-05-10

Mattin artista euskalduna (Getxo, 1977), Documenta 14 arte garaikidearen azoka entzutetsuan parte hartzen ari da, mundu mailako esanguratsuenetakoa, Social Dissonance proiektuarekin. Obra kontzertu zabal bat da, non enfasiak arlo musikaletik sozialera egiten duen salto, eta bi hiritan gauzatzen dena. Gainera, streaming bidez ere jarraitu daiteke Periscope aplikazioaren bidez zein Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan kokatutako pantaila batean.

Social Dissonance (Disonantzia Soziala) Mattin artistak sortutako jarraibidez osatutako partitura bat da, lau musikarik interpretatzekoa -Dafni Krazoudi, Danai Liodaki, Ioannis Sarris, eta Eleni Zervou-, hain zuzen ere, kontzertu zabal batean, Atenasen (Grezia) eta Kasselen (Alemania) izaten ari den den Documenta 14 erakusketan.

Artista euskaldunak arte garaikidearen zita garrantzitsuenetakoan aurkeztu du bere obra, Documenta 14, bost urtean behin Alemaniako Kassel hirian 100 egunez antolatzen den munduko erakusketa handienetakoa. Aurten lehen aldiz Documenta bi hiritan antolatu da: Atenasen ere gauzatzen ari dira eta hiria kulturaz bete da 160 artista baina gehiagoren parte hartzearekin.

Mattinen obrak enfasia soinu-arloan baino, arlo sozialean jartzen du, eta Documenta 14ko bi hirietan izateaz gain, Streaming bidez ere ikus daiteke, Periscope izeneko aplikazioaren bitartez, eta Tabakalerako 3. solairuko pantailan.

Honako erakundeek babestu dute proiektua: Etxepare Euskal Institutua, Tabakalera, Acción Cultural Española (AC/E), EREMUAK eta Athens Conservatoire (Odeion).

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu