Miami Book Fair 2023: Elena Odriozola

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 18
    Aza 2023
    Miami

Azaroaren 12tik 19ra egingo da, aurtengoan, Miami Book Fair nazioarteko literatur azoka eta bertan izango da Elena Odriozola ilustratzailea, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik. Azaroaren 18an izango da, 15:00etan (GMT-5), Odriozolaren parte-hartzea, ‘Cuando hay algo que contar’ hitzaldian. Hitzaldia Cuatrogatos Fundazioak antolatutako ‘Libros para un mundo plural’ X. Haur Litertura Mintegian dago programatuta.

Elena Odriozola 1997an ilustratzaile gisa hasi zen lanean. Harrezkero, 100 liburu baino gehiago ilustratu ditu (kartelak eta azalak, besteak beste), Espainian (batez ere), Frantzian, Erresuma Batuan, Mexikon eta Taiwanen argitaratuak. Bere liburuak hainbat hizkuntzatan argitaratu dira.2019an, El Embudo edizio modernoak sortu zituen, Gustavo Puerta Leisse eta Marta Ansónekin batera, bere lanik pertsonal eta ludikoenak aurrera ateratzeko.

Besteak beste, Ilustrazioko Euskadi Saria, Ilustrazioko Sari Nazionala, Nazioarteko Junceda Saria, Urrezko Sagarra eta Bratislavako Bienaleko Grand Prix saria jaso ditu. Hainbat aldiz izan da hautagai Astrid Lindgren Memorial Award-erako. Eta Andersen 2018, 2020 (finalista), 2022 eta 2024 sarietarako hautagaia.

Miami Book Fair bi eguneko ekitaldi gisa hasi zen 1984ko azaroan, norbanako talde txiki batek – Miami Dade Collegeko hezitzaileak, liburu saltzaile independenteak eta liburuzainak barne – Miami Book Fair International sortu zuenean. Geroztik, bere eskualdeko kultur ekitaldirik esanguratsuenetako bat bihurtu da, eta ezaguna nazioartean.

Gaur egun, MBF zortzi eguneko jaialdia da –normalean 500 autore baino gehiago, 200.000 parte-hartzaile, 200dik gora nazioko eta nazioarteko liburu erakustoki, eta literatura, kultura eta hezkuntza ekitaldien agenda sendoa biltzen dituena– eta urte osoan zehar programazio literario anitza eskaintzen duena.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu