Miami Book Fair: Unai Elorriaga
Euskara. Kultura. Mundura.
-
15Aza 202622Aza 2026
Miami
Unai Elorriaga idazleak Miami Book Fair azokaren 43. edizioan parte hartuko du, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Azaroaren 15etik 22ra egingo den azokan, egileak bi jarduera izango ditu literatura iberoamerikarrari eskainitako programan: haur eta gazte literaturari buruzko solasaldi bat eta bere azken eleberriaren aurkezpena.
Azaroak 21: Escribir, imaginar, compartir
Azaroaren 21ean, 11:00etan, Unai Elorriagak Sergio Andricaínekin hitz egingo du XIII. Haur Literatura eta Irakurketa Mintegian. «Escribir, imaginar, compartir» izenburuko solasaldia Miami Dade College-ko 3. eraikineko 3315 aretoan izango da (3. solairua).
Azaroak 22: Viajes como destino y transformación
Azaroaren 22an, 12:00etan, Viajes como destino y transformación mahai-inguruan parte hartuko du. Bertan, Sobre las cinco almas de Francesco Pasquale eleberria aurkeztuko du, Esther Bendahan Cohen, Enrique Córdoba Rocha eta Xita Rubert idazleekin batera. Sarah Moreno kazetariak gidatuko du saioa, Miami Dade College-ko 8. eraikineko 8503 aretoan (5. solairua).
Miami Book Fair
Miami Book Fair Estatu Batuetako literatura-azoka nagusietako bat da. 1984an sortua, urtero idazleak, argitaletxeak eta irakurleak biltzen ditu Miamin. Aurtengo edizioak literatura iberoamerikarrari eskainitako programa berezia ere badu.