Mikel Zalbide euskaltzainak hitzaldia emango du Leipzigeko Unibertsitatean

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-06-12

Mikel Zalbide hizkuntzalari eta euskaltzainak Euskaltzaindiaren mendeurrenaren inguruko hitzaldia emango du bihar Leipzigeko Unibertsitatean. Ekitaldia arratsaldeko 17:15etan izango da Leipzigeko Unibertsitateko Hörsaal 15 aretoan. Zalbidek Euskaltzaindiaren azterketa soziolinguistiko bat eskainiko du eta euskal akademiaren sorrera, garapena eta mende honetan zehar izandako mugarriak jorratuko ditu, besteak beste.

“Die Königliche Akademie der Baskischen Sprache Euskaltzaindia: ein Dutzend sprachsoziologische Bemerkungen” du izenburua hitzaldiak eta Leipzigeko Unibertsitateko euskara irakurletzaren baitan Euskaltzaindiaren mendeurrena ezagutzera emateko antolatu diren ekintzen barruan kokatzen da. Besteak beste, Etxepare Euskal Institutuak Alemanian dituen lau irakurletzek (Berlin, Frankfurt, Konstanz eta Leipzig) elkarlanean Euskaltzaindiari buruzko Wikipediako hainbat artikulu alemanera itzuliko dituzte. Haien artean, Zalbide berari buruzko artikulua. Guztira, 40 bat itzulpen argitaratuko dira Wikipedian Euskaltzaindiaren lana Alemanian ezagutzera emateko.

Euskara eta euskal kultura sustatzeko helburuarekin Etxepare Euskal Institutuak nazioarteko 35 unibertsitaterekin ditu akordioak. Unibertsitate horietan euskara eta euskal kultura klaseak ematen dituzten 30 irakurlek (irakaslek) osatzen dute irakurletza sarea. Horrekin batera, kultur ekintzak antolatzen dituzte unibertsitate esparruan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu