MIN sarietara lanak aurkezteko epea zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-01-16

Martxoaren 28an ospatuko dira Musika Idependentearen Sariak Madrilgo Nuevo Apolo antzokian eta gaur bertan ireki da hautagaitzak aurkezteko epea. 2016 urtean zehar zigilu independenteek edo norberak editatutako lanak (album, EP edo singleak) aurkeztu daitezke urtarrilaren 31 bitartean www.premiosmin.com webgunean.

Aurtengo edizioan, publikoaren parte-hartzeari garrantzi handiagoa emateko asmoz, ohiko bozketa prozesua aldatu egin da. Lehendabizi publikoaren bozketa egingo da otsailaren 8tik 28ra bitartean. Modu honetara kategoria bakoitzeko 30 semifinalistak hautatuko dira. Hurrengo fasean, martxoaren 2tik 14ra, horietatik lan nominatuak aukeratuko ditu epaimahai profesional batek. Irabazleak nortzuk diren MIN Sarien ekitaldiak jakinaraziko da.

Orotara 22 kategoria daude, horien artean euskarazko album onenaren Etxepare saria.

MIN Sariak 2009 urtean sortu ziren estatu mailako sorkuntza artistikoari, kultur aniztasunari, talentuari eta musika alorreko enpresa txiki eta ertainek ekoiztutako lanei ikusgarritasuna emateko, eta musika independentea estatu mailan eta nazioartean sustatzeko.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.