Miren Isasi artistak erresidentzia artistikoa egingo du Habanan Amphitryon programari esker
Euskara. Kultura. Mundura.
Azkuna Zentroak (Az) Amphitryon erresidentzia programaren deialdi berri bat jarri zuen abian, zeinak obra artistikoen sorkuntza sustatzea eta herritarrengana gerturatzea duen helburu, eta Etxepare Euskal Institutuaren babesa duen. Bi erresidentzia ildo bereizten dira bertan, eta praktika artistikoetako egonaldirako Miren Isasi artista hautatu dute.

Artisten arteko trukea egiten duen programa honi esker, Isasik Estudio Carlos Garaicoa (Habana) estudioan garatuko du bere proiektua, ‘Artista x Artista’ programarekin elkarlanean 6 astez, eta bi hilabete gehiago emango ditu Az-en.
Amphitryon programak prozesu artistikoen elkartrukea errazten du, jarraipena duten harreman sare profesionalak ehundu eta artisten eta gune kulturalen arteko elkartruke prozesuak eta elkar ezagutza sustatu.
Honako kide hauek osatu dute proiektua aukeratu duen epaimahaia: Lucía Agirre, GuggenheimBilbao Museoko komisarioa; Lourdes Fernández, Azkuna Zentroko zuzendaria; eta Carlos Garaicoa, Artista x Artista’ programaren arduradun eta zuzendaria.