MMVV: Chill Mafia + Idoia
Euskara. Kultura. Mundura.
-
14Ira 202217Ira 2022Vic
Irailaren 14tik 17ra egingo den Vic-eko Mercat de Música Viva topaketa profesionalean Chill Mafia eta Idoiak kontzertu bana eskainiko dituzte.
Irailak 15
Carpa Atlàntida / 1:00
Chill Mafia
Chill Mafiak 80ko hamarkadako punketik reggae, dub, reggaeton, hiphop eta Sound System kulturara bitarteko eraginak biltzen ditu. Chill Mafia kolektibo bat baino askoz gehiago da. Iruñeko lagun koadrila bat da, ekoizleak, abeslariak, DJak, Mc-ak, diseinatzaileak eta grafitigileak biltzen dituena eta euskarazko panorama hankaz gora jarri duena.
Irailak 16
Auditori J. Maideu - L´Atlàntida / 17:00
Idoia
Idoia Asurmendiren kasua euskal eszenako interesgarrienetako bat da. Ahoz ahokoari esker, kanturik argitaratu gabe, aparteko kontzertu ugari lotu zituen Donostiako Jazzaldian, Chillida Leku Museoan, Donostia Festibalean, Tabakaleran eta Victoria Eugenia Antzokian, besteak beste. Kalitatea, sentsibilitatea eta ondo eraikitako istorioak. ‘Ilun eta abar’, bere lehen diskoa, Donostiako Muir estudioetan grabatu eta Altafontek banatu du.
Horrekin batera, Basque. Music.-ek pitching saioa antolatu du irailaren 15ean hiru musika proiektu, Dantz, Mauka/Airaka eta Motmo, Kataluniako enpresen aurrean aurkeztu eta hauekin harremanak sendotu eta elkarlanek sustatzeko.