MMVV: Gorka Urbizu + Mikel Azpiroz

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 18
    Ira 2024
    21
    Ira 2024
    Vic

Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal musikariek Mercat de Música Viva de Vic-ek 36. edizioko programazio ofizialean hartuko dute parte BASQUE.MUSIC.-en eskutik.

Kataluniako musika-ekitaldi ospetsuenetako baten edizio berri hau 2024ko irailaren 18tik 21era egingo da.  Musikaren sektorea dinamizatzeko eta elkartzeko gune izaten jarraituko du, zuzeneko musikaren proposamen berrien bozgorailu gisa duen funtzioan arreta jarriz.

Aurten ere BASQUE. MUSIC.-en babespean, Euskal Herriko musikaren industriaren sektoreak presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal musikaren kontzertuak izango dira programazio ofizialaren barruan.

Programa osoa MMVV-en webgunean kontsulta dezakezu.

Gorka Urbizu

Gorka Urbizu, Berri Txarrak taldeko abeslari eta gitarrista izandakoa, besteak beste kantugintzan eta letragile gisa egindako bideagatik da ezaguna.

14 urte besterik ez zituela sortu zuen bere lehendabiziko taldea, pianoan idatzitako kantuak oholtzara eramateko asmoz. Ordutik, diskogintza eta zuzenekoei lotutako bizimodua darama egile nafarrak. Berri Txarrakekin mundu oson barna mila kontzertutik gora emateaz gain, hainbat egitasmo interesgarri jarri izan ditu abian, gustu musikal eklektikoa eta bilaketa artistikoa erakutsiaz; hala nola: Katamalo (poesia eta musika akustikoa nahastuz) edo Peiremans+ (power pop doinuetatik gertuagoko taldea).

2024ko urtarrilean, ezustean ‘Hasiera Bat’ diskoa kaleratu du. Bere izen propioarekin sinatzen duen lehendabiziko lana da hau, modu horretan hainbat urtetako isilunea urratuz. Impasse aro honetan, baina, Gorka Urbizu ez da geldirik egon. Besteak beste, ekoizpenaren munduan murgildu da (La M.O.D.A. taldearen Nuevo Cancionero Burgalés diskoarekin egin zuen debuta 2022an); halaber, hainbat kolaborazio grabatu ditu, esaterako Cala Vento Gironako taldearekin Casa Linda diskorako egindakoa.

Mikel Azpiroz

Mikel Azpiroz sei urterekin hasi zen pianoa jotzen. Musika klasikoko kontserbatorioko ikasketek laster eraman zuten musika modernora. Industria-ingeniaritzan lizentziatu zen, baina musikarekiko zaletasunak bultzatuta, interprete, konpositore, soinu-ingeniari eta ekoizle gisa karrera bat egin zuen, bai bere proiektuetan (pianoa bakarrik eta Elkano Browning Cream), bai beste artista askorekin lankidetzan.

Euskal musikari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu