Monkey Week: Marte Lasarte eta Ke Lepo

Euskara. Kultura. Mundura.

Monkey Week: Marte Lasarte eta Ke Lepo
  • 20
    Aza 2026
    21
    Aza 2026
    El Puerto de Santa Maria

Marte Lasarte eta Ke Lepo musika-proiektuek Monkey Week jaialdiaren 18. edizioan parte hartuko dute BASQUE. MUSIC. plataformaren eskutik. Azaroaren 19tik 21era, musika independentearen sektoreko artistak eta profesionalak bilduko dira El Puerto de Santa Marían, proiektu berriak ezagutzeko eta lankidetza-aukerak sortzeko.

Euskal musika Monkey Week jaialdian

Ke Lepo Alejo Orbegozo musikariaren bakarkako proiektua da. Grises taldean aritu ondoren, sintetizadoreen bidez soinu elektroniko esperimentalak eta giro atmosferikoak esploratzen ditu.

Marte Lasarte Borja Antón eta Pello Armendáriz musikarien eskutik sortu zen 2023an, Skakeitan taldean elkarrekin aritu ostean. Indiea, pop-rocka eta elektronika uztartzen ditu taldeak, eta azaroan Kea, Argiak eta Kontraesanak diskoa kaleratu du.

Egitaraua

Azaroak 20, 23:30 – Ke Lepo. NÜX aretoa.

Azaroak 21, 21:15 – Marte Lasarte. Bodega del Castillo de San Marcos (Fundación SGAE agertokia).

BASQUE. MUSIC.

Euskal musika-sorkuntza eta industria nazioartekotzeko plataforma da BASQUE. MUSIC., Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Musika Bulegoak sustatua. Monkey Weekeko parte-hartzeak euskal musika-proiektuei merkatu eta sare profesional berrietara iristeko aukera eskaintzen die.

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>