Moskuko irakurle Leire Zabala Telleria etengabe ari da lanean, euskal kulturaren alde

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-05-17

Moskuko Unibertsitateko irakurlea den Leire Zabala Telleriak 2015eko irailean Moskura joan zenetik, euskara eta euskal kultura jendarteratzeko ekintzak antolatu eta antolatu dabil. Azkenaldian, esate baterako, honakoak egin ditu:

Batetik, Moskuko Sputnik Irratian parte hartu zuen, Viktor Ternovsky kazetariak eta MGU-ko ikasle ohiak elkarrizketa bat egitea proposatu baitzioten, baita zenbait kantu grabatzea ere: guztira, bi euskal abesti dira, partzialki errusierara itzuliak, eta bi errusiar abesti euskaratuak; azken horiek Euskararen Nazioarteko Egunerako prestatutakoak dira.

Beste alde batetik, hitzaldi bat ere eskaini zuen unibertsitatean, errusieraz, euskara Espainian eta Frantzian nolakoa den, eta bere historia eta gaur egungo egoera zein den. Duela gutxi ere, unibertsitateko "Lomonosovskie chteniya" deituriko jardunaldiak zirela eta, hitzaldi bera eman zuen.

(...)

Azkenik, poesia errezitaldi bat ari da antolatzen unibertsitatean bertan egiteko, euskaraz, Senpereko Hatsa elkartearentzat. Hatsa Elkarteko Auxtin Zamora zuzendariak proposatutako ekintza da.

Irratiko elkarrizketa entzun nahi izanez gero, sakatu esteka honetan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu