Mountain Home-n euskal kantak abestuz

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-01-31

Ipar Amerikako Euskal Elkarteak erakundeko Maria Fernandez, Izaskun Kortazar eta Itxaso Cayero Mountain Home-n (Idaho) urtero izan ohi den euskal ospakizunean izan ziren. Bertan euskal kantak abesten jardun zuten, kontatu digutenez, lagunarteko giro paregabean. Abestien itzulpenak ere egin zizkieten bertaratutakoei, letren esanahiak ulertu eta kantuak hobeto senti zitzaten. Afarian izandako adineko askok hunkituta amaitu zuen ospakizuna.

Ipar Amerikako Euskal Elkarteak (NABO) 1973.urtean sortu zen euskalduntasuna sustatzeko xedearekin. Hainbat ekimen antolatzen dituzte urte guztian zehar,  tartean,  “Astero” izeneko aldizkaria. Honen edizio digitala, e-mailean jasotzeko aukera ere bada.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu