Mundu osoko euskal etxeak eta Etxepare, Arriaga Antzokiko etengabeko irakurketako 400 ahotsen artean

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-06-08

Bilboko Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen duen irakurketa jarraituaren 11. edizioa atzo burutu zuten Arriaga antzokian. Bertan, 400 irakurleren artean irakurri zuten pasartez-pasarte Txomin Agirreren KRESALA (1906) liburua, etengabeko irakurketan, goizeko 08:00etatik iluntzeko 19:00erara. Irakurle horien artean mundu osoko ‘Euskara Munduan’ sareko Euskal Etxeetatik irakurri zituzten pasarteak, bideoen bitartez.

Bilboko Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen duen irakurketa jarraituaren 11. edizioa atzo burutu zuten Arriaga antzokian. Bertan, 400 irakurleren artean irakurri zuten pasartez-pasarte Txomin Agirreren KRESALA (1906) liburua, etengabeko irakurketan, goizeko 08:00etatik iluntzeko 19:00erara. Irakurle horien artean mundu osoko ‘Euskara Munduan’ sareko euskal etxeetatik irakurri zituzten pasarteak, bideoen bitartez.

Kultur arloko 400 eragile eta ordezkari izan ziren Arriagan irakurtzen. Horien artean daude Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria edota Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua. Baita euskal sortzaile ezberdinak ere, esaterako Natxo de Felipe abeslaria, Mariasun Landa idazlea… Irakurketari hasiera emateko arduraduna Kirmen Uribe idazlea izan zen, eta aldiz, Bilbo Zaharra euskaltegiko Jon Maguregi eta Aitor Alberdik itxi zuten ekitaldia.

Nazioarteko presentzia ere izan zuen irakurketak, ekitaldia mundu osora zabalduz. 2018ko urtarriletik Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen duen ´Euskara Munduan´ programaren baitan, mundu osoko 33 euskal etxek ere irakurri zituzten pasarteak, bideo grabaketen bidez: orotara, 16 pasarte irakurri zituzten denen artean. Horien parte-hartzea lehenengo edizioan hasi zen eta urteak joan ahala egonkortu egin da eta urteroko egutegian markatua dute jada egun hau.

Aurten KRESALA obra aukeratu dute etengabeko irakurketa honetarako: klasiko bat aukeratzeaz gain, Bizkaierari keinu bat egin nahi izan diote horrela.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu