Mursego, Oreka TX eta Kepa Junkera, bihartik aurrera "Mercat de la Música Viva de Vic" jaialdian
Euskara. Kultura. Mundura.
Mercat de Música Viva de Vic jaialdia bihar, irailaren 18an, hasiko da eta aurten hiru euskal taldek hartuko dute parte bertan, Etxepare Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Soinuak programarekin: Mursego, Oreka TX eta Kepa Junkera. Lehenengoak edozein objekturekin musika egin daitekeela erakutsiko du, bigarrenek euren azken lana, Silex, aurkeztuko dute; eta Junkerak bere trikitixa doinuak eramango ditu Vic-era, Sorginak taldeko partaideez lagunduta.
Euskadiko Soinuak programak Euskal musikari bultzada ematea du helburu, eta aurkezpen bat burutuko du Etxepare Institutuarekin batera euskal agenteen eta Mercat-eko profesionalen arteko topaketa ahalbidetzeko. Era berean, Bartzelonan burutuko den “EuskalHerria Sona” jaialdia aurkeztuko dute.
Euskal enpresen stand kolektibo bat izango dute Mercat-ean, 39 zenbakiarekin, artistak ezagutzera emateko eta gainontzeko agenteekin bilerak burutzeko. Aurten erakunde eta enpresa hauek hartuko dute parte: Kultura Live, MIE (Asociación de la Industria Musical Vasca), Baga Biga Musika Ideiak, Damba, Emankor Sarea y TxalapArt.
26. Edizioa izango da musika industriako profesionalak batzen dituen ekimenarentzat, eta urtero bezala, egitarau zabala prestatu dute lau egunetarako: hiri osotik zehar ikus daitezke kontzertuak, musika genero ezberdinetakoak. Gainera, MVLAB gunea ere antolatuko da Vic-en, musika arloko programatzaileak, erakundeak, jaialdiak, enpresak, agentziak, disko-etxeak eta profesionalak batzen dituen espazioa.

Esan bezala, Mursegok bere azken diskoko (Hiru) doinuak eramango ditu Vic-era. OrekaTXk Silex diska aurkeztuko du, txalapartaren alde tradizional eta modernoa uztartzen dituena. Kepa Junkerak laster beteko ditu 35 urte oholtza gainean, eta proiektu honetan bere musikaren mamia dena islatu nahi izan du, eta baita trikitixari omenaldia egin Sorginak taldeko kideek lagunduta.