Musika independentearen sariak bueltan dira beste urtebetez!
Euskara. Kultura. Mundura.
Musika Independentearen MIN Sarien 10. edizioan lehiatzeko onartutako taldeen ezagutu dugu dagoeneko, eta otsailaren 16ra bitartean publikoaren bozketen epea zabalik dago. Aurten bigarren aldiz, publikoaren parte hartzea sustatu nahi izan dute eta aurten entzuleen bozketa bitartez hautatuko dira aurre-finalistak. Jaialdiak hautagai kopurua igotzen jarraitu du, eta aurten 1000 taldek baino gehiagok eman dute izena.

Ohi bezala, Etxepare Euskal Institutuak Euskarazko Album Onenaren Etxepare Saria babestuko du, eta honako taldeen artean bozkatu daiteke dagoeneko: Beñat Achiary/Joseba Irazoki/Julen Achiary, Delorean, Fermin Muguruza eta The Suicide os Western Culture, Governors, Hara!, Hiri Galduak, Huts,Itziarren Semeak, Jabier Muguruza, Nizuri Tazuneri, Rafa Rueda, The Icer Company, Zaratamakers, Zazkel, Ze Esatek! Eta Zea Mays. Esteka honen bitartez egin daiteke bozkaketa.
Lehen fase batean 30 aurre finalistak hautatuko dituzte entzuleek. Ondoren, epaimahai profesional batek hautatuko ditu 5 finalistak, eta martxoaren 14an iragarriko dira irabazleak Madrilgo Teatro Circo Price-en antolatuko den sari banaketan.
MIN Sariak 2009 urtean sortu ziren estatu mailako sorkuntza artistikoari, kultur aniztasunari, talentuari eta musika alorreko enpresa txiki eta ertainek ekoiztutako lanei ikusgarritasuna emateko, eta musika independentea estatu mailan eta nazioartean sustatzeko.
Informazio gehiago esteka honetan.