Musika Independentearen Sarietarako hautagaitzak aurkezpeteko epea maiatzaren 4ra arte luzatu dute!
Euskara. Kultura. Mundura.
UFI (Unión Fonográfica Independiente) elkarteak Musika Independentearen Sarietarako hautagaitzak bidaltzeko epea luzatu egin du. Proposamenak bidaltzeko epea maiatzaren 4ra artekoa izango da!!! Izen ematea sarien webgune ofizialaren bitartez egin daiteke.
Sari hauek “Euskarazko produkziorik onenaren saria” kategoria izango dute aurten ere, Etxepare Euskal Institutuak babestuta. Lehengo urtean Betagarriren “Zorion Argiak” lana izan zen saritua (irudian), eta ekitaldian abesti bat jotzeko aukera ere izan zuten.
Musika Independentearen Sariak 2009.urtean sortu ziren, produkzio independenteen dibertsitate eta kalitate artistikoa onartu eta aditzera emateko xedearekin. Musika eta sortze prozesua publikoari gerturatzeko helburua ere badute sariok, eta urtero herrialde ezberdinen bati arreta berezia jartzen zaio. Aurtengoan Brasil aukeratu dute, gaur egun bertako merkatua izaten ari den garapenagatik.
UFI (Unión Fonográfica Independiente) elkarteak Musika Independentearen Sarietarako hautagaitzak bidaltzeko epea luzatu egin du. Proposamenak bidaltzeko epea maiatzaren 4ra artekoa izango da!!! Izen ematea sarien webgune ofizialaren bitartez egin daiteke.
Sarie hauek “Euskarazko produkziorik onenaren saria” kategoria izango dute aurten ere, Etxepare Euskal Institutuak babestuta. Lehengo urtean Betagarriren “Zorion Argiak” lana izan zen saritua (irudian), eta ekitaldian abesti bat jotzeko aukera ere izan zuten.