Musikagileak erakundeak ´Basque Cities Sound Portrait´ proiektua aurkeztuko du Wroclaw hirian

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-05-18

2016ko Musica Electronica Nova (MEN) jaialdia Wroclaw hirian antolatu da aurten, bertako kultur hiriburutzarekin bat eginez, eta jaialdiaren baitan  ‘Sound Cinema’ edo zinema sonoro egitasmoa eramango da aurrera. Horretarako, Europako  konpositore ezberdinak gonbidatu dituzte hirietako soinu-irudiak sortzeko, maiatzaren  19tik 22ra bitartean. Horien artean Musikagileak elkartea dago,  Basque Cities Sound Portrait proiektuarekin; maiatzaren 19an aurkeztuko dute.

Proiektuak aurkezten dituen bost lanek –bakoitza euskal hiri baten ingurukoa da- euskal paisaia geografiko, sozial eta kulturalaren aniztasuna erakutsi nahi dute. Musika elektroakustiko arloko bost euskal konpositore garrantzitsuenetakoek sortu dituzte, eta arlo dibergente baina bateragarriak jorratzen dituzte: hiria eta itsasoaren arteko harremana Mikel Chamizoren lanean (Donostia); hizkuntza eta diskurtsoaren berariazkotasuna Zuriñe F.

(...)

2016ko Musica Electronica Nova (MEN) jaialdia Wroclaw hirian antolatu da aurten, bertako kultur hiriburutzarekin bat eginez, eta jaialdiaren baitan  ‘Sound Cinema’ edo zinema sonoro egitasmoa eramango da aurrera. Horretarako, Europako  konpositore ezberdinak gonbidatu dituzte hirietako soinu-irudiak sortzeko, maiatzaren  19tik 22ra bitartean. Horien artean Musikagileak elkartea dago,  Basque Cities Sound Portrait proiektuarekin; maiatzaren 19an aurkeztuko dute.

Proiektuak aurkezten dituen bost lanek –bakoitza euskal hiri baten ingurukoa da- euskal paisaia geografiko, sozial eta kulturalaren aniztasuna erakutsi nahi dute. Musika elektroakustiko arloko bost euskal konpositore garrantzitsuenetakoek sortu dituzte, eta arlo dibergente baina bateragarriak jorratzen dituzte: hiria eta itsasoaren arteko harremana Mikel Chamizoren lanean (Donostia); hizkuntza eta diskurtsoaren berariazkotasuna Zuriñe F. Gerenabarrenarenean (Baiona); Alfonso García de la Torrek hiriko soinua hiritarren bizitzari paralelo transformatu du (Iruña); paisaia urbanoaren ikuspegi filosofiko eta soziala Guillermo Lauzurikaren lanean (Gasteiz); eta María Eugenia Luc-en lanaren nazioarteko dimentsioa, Bilbo eta Melbourne (Australia) hiriak harremanduz.

MUSIKAGILEAK akronimoaren bitartez ezagutarazten den Euskal Herriko Musikagileen Elkartea irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta garai guztietako euskal musika sustatzea eta indartzea du xede nagusia, gaur egungo sortzaileen obraren zabalkundeari arreta berezia emanez.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.