Muskulo, Anita Parker eta Pet Fennec taldeek zuzenekoak eskainiko dituzte ´Artistas en Ruta´ programaren baitan

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-04-12

AIE erakundearen (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) eta Etxepare Euskal Institutuaren artean sinatutako hitzarmanari esker, “Artistas en Ruta” programak hiru euskal talde programatuko ditu berriro ere. Ebazpena aste honetan eman da ezagutzera: Muskulo, Anita Parker eta Pet Fennec dira egitasmoaren 2018ko bigarren zikloan (iraila- abendua) parte hartuko duten euskal taldeak.

Zuzeneko musika estatu mailan sustatzeko xedea duen programa da Artistas en Ruta, AIEk sortutakoa, eta helburu hori betetzeko zuzeneko emanaldiak antolatzen dituzte lokal ezberdinekin elkarlanean, hilabetetan luzatzen diren zirkuituetan.

Artistas en Ruta egitasmoari buruzko informazio gehiago esteka honetan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu