Napoka Iria, Eratu eta Joe la Reina Artistas en Ruta programan
Euskara. Kultura. Mundura.
Aukeratu dituzte zuzeneko musika sustatzeko sortu zen Artistas en Ruta egitasmoaren bigarren fasean arituko diren euskal taldeak: Eratu, Napoka Iria eta Joe la Reinak Estatuko hiri ezberdinetan kontzertuak eskainiko dituzte, AIE-k eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker.
Artistas en Ruta programak urtean sei hilabeteko bi denboraldi hartzen ditu bere baitan, eta kontzertuak zuzeneko emanaldiak eskaintzen dituzten lokalekin elkarlanean antolatzen ditu. Fase bakoitzerako taldeak, Estatuko ordezkari anitzek osaturiko epaimahai batek aukeratzen ditu aldez aurretik.