Naves del Español: ‘Erresuma/Kingdom/Reino’

Euskara. Kultura. Mundura.

Naves del Español: ‘Erresuma/ Kingdom/ Reino’
  • 11
    Mar 2022
    10
    Api 2022
    Madril

Erresuma/Kingdom/Reino’ antzezlanak William Shakespeareren tragedia historikoak ditu oinarri. Arriaga antzokiaren ekoizpen berriaren Zuzendaria Calixto Bieito da, eta Bernardo Atxagak egokitu du testua. Antzezlana Madrilen izango da ikusgai martxoaren 11tik apirilaren 10era, Naves del Español antzokian, Teatro Españolek Madrilgo Mataderon daukan aretoan; Etxepare Euskal Institutuaren eta Teatro Español-en arteko hitzarmenari esker, apirilaren 10eko emanaldia euskaraz egingo da, gaztelaniazko goitituluekin.

Hamaika antzezle izango dira taula gainean. José María Pou, Joseba Apaolaza, Lucía Astigarraga, Ylenia Baglietto, Ainhoa Etxebarria, Miren Gaztañaga, Iñaki Maruri, Koldo Olabarri, Lander Otaola, Eneko Sagardoy eta Mitxel Santamarina.

XV. mendeko Ingalaterrako ‘Bi arrosen gerra’ du istorioak ardatz, hau da, Lancaster eta York etxeen arteko gatazka. Bi leinuak ziren Edward III.aren oinordeko, eta biek nahi zuten tronua bereganatu.

Shakespearek idatzitako erregeen kontakizunetan indarkeria, gorrotoa, ustelkeria, hausnarketa, heldutasuna, urduritasuna, zalantza, sumina eta errukia azalduko dira, besteak beste.

Antzezlana Teatro Español eta Arriaga Antzokiak, Gazteizko Principal Antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak eta Getxoko Muxikebarrik ekoitzi dute.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu