Nazioarteko arte azoketan parte hartzeko dirulaguntzak 2020
Ebatzita
Deialdi honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriek euskal artisten lana bultzatzeko 2020an zehar nazioarte mailako arte azoketan parte hartu ahal izateko stand-ak alokatzeko dirulaguntzak eskaintzea. Bi azoka motatarako dirulaguntzak barnebiltzen ditu: Madrilgo ARCO arte garaikidearen azokarako, eta gainontzeko nazioarteko azoketarako.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2020/06/06 - 2020/07/06
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 41.000€
- Kontaktua: Alberto Irazu | a-irazu@etxepare.eus | (+34) 943 023 402
Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.