Nazioarteko kongresu akademikoa: Hizkuntza gutxituak testuinguru frankofonoan: itzuli, transmititu, eraldatu
Euskara. Kultura. Mundura.
-
19Aza 202520Aza 2025
Paris
Azaroaren 19an eta 20an, Sorbonne Unibertsitateak eta Sorbonne Nouvelle Unibertsitateak ‘Langues minorisées en contexte francophone: traduire, transmettre, transformer’ (Hizkuntza gutxituak testuinguru frankofonoan: itzuli, transmititu, eraldatu’) nazioarteko kongresu akademikoa hartuko dute.
Topaketak hainbat unibertsitate eta herrialdetako ikertzaile eta adituak bilduko ditu, hizkuntza gutxituen itzulpenaren transmisioaren eta instituzionalizazioaren inguruko erronken inguruan eztabaidatzeko, euskara hausnarketa eta inspirazio ardatz hartuta.
Etxepare Euskal Institutuak Sorbonne Unibertsitatea eta Sorbonne Nouvelle Unibertsitatearekin lankidetzan antolatua, kongresuak aniztasun linguistikoa nabarmenduko du balio partekatu gisa, baita kultura eta itzulpenaren garrantzia ere, hizkuntzen eta nortasun anitzen arteko elkarrizketa sustatzeko.
Ekitaldia Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrenaren baitan kokatzen da, eta Ça colle au basque egitasmoaren parte da; Etxepare Euskal Institutuak frankofoniaren eremuan euskal kulturaren proiekzioa sendotzeko helburuarekin bultzatutako egitasmoa
- Izena emateko epea azaroaren 16ra arte zabalik inprimaki honen bidez
- Kongresuaren inguruko informazio guztia hemen