Nazionalismoak aztergai Londresko British Library liburutegian

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-03-17

Etxepare Euskal Institutuak Liverpooleko Unibertsitatean sustatutako Manuel Irujo Fellowship Katedraren programarekin bat eginda, Londresko British Library-k  Peninsular Nationalisms Contrasted mintegia antolatu zuen; atzo egin zuten, arrakasta handiz gainera, jendetza erakarri baitzuenEspainiak Euskal Herria, Katalunia eta Galiziarekin dituen tentsio politikoen jatorria, XX.mendean izan duten eboluzioa eta gaur egun duten adierazpena aztergai izan zuen mintegiak. 

Montserrat Guibernau (Queen Mary University of London), Xabier Irujo (University of Nevada, Reno) eta Helena Miguélez-Carballeirak (Bangor University), Kataluniako, Euskal Herriko eta Galiziako nazionalismoen inguruan hitz egin zuten, hurrenez hurren. Haien mintzaldien ondoren, Kirsty Hooper katedradunak (University of Warwick) zuzendu zuen gai beraren inguruko mahai-inguru bat egin zuten.  Bertaratu zirenen artean han zen  Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu