Nevadako egunak... Mexikon

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-12-03

Alberto Ruy Sánchez mexikar idazle ezagunaren laguntzaz, Bernardo Atxagak “Nevadako egunak” (“Días de Nevada”) eleberria aurkeztu zuen atzo FIL, Feria Internacional de Libro azokan, Mexikon. Ikusmin handia piztu du euskal idazleak azokan, bertan eman dituen bi egunetan: liburuak sinatu eta sinatu aritu da, eta elkarrizketa ugari eskaini ditu bertako komunikabideetan. Gaur, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, bere ahotsa literaturaren mundu mailako tenpluetako batean entzungo da: Mexiko DFko Palacio de Bellas Artes-en.

Egunerokotasunaren giroan gertatzen den istorio bat kontatzen hasten da narratzailea, poliki –azaldu zuenRuy Sánchezek atzo FILen, “Nevadako egunak” lanaren aurkezpenean-, baina kontakizunak aurrera egin ahala bitxikeriak azaleratzen hasten dira. Kulturen arteko ezberdintasunetik jaioak diruditen arrarotasunak… Alberto Ruy Sánchezen esanetan, eleberrian azaltzen diren oroitzapenak, irudi soilak, istorio handiak bilakatzen dira, puska ezberdinen collage moduan osatutako narrazio poema handi batean bat eginez; alegia, “Nevadako Egunak” liburuan.  

Bernardo Atxagaren iritziz, testuek poesia, sustraia behar dute ezinbestean. Akaso horixe dela, hain zuzen ere, bere lanaren ezaugarrietako bat, esan zuen idazleak. Istorioen unibertso horrek gogoa toki batetik bestera eramatera bultzatu behar du, irakurleok sortzen ditugun beste lotura batzuekin batera: hitz bat, paisaia bat, izen bat…   

Atzo goizean, bestalde, Bernardo Atxagak “Ecos de la FIL” programan esku hartu zuen, bigarren aldiz, aurten 100 urte bete dituen 1. Preparatoria eskola bisitatuz. Eskolak talentua aurkitzeko, huts egiteko eta zuzentzeko balio duela esan zuen Atxagak, lepo bete zen aretoan. Edozein bide hartzeko borondatea funtsezkoa da, gaineratu zuen.

Amaitzeko, euskara hizkuntzaren doinua entzuteko ikasleen eskaerari rantzunez, Atxagak “Egun finlandiar bat” poema irakurri zien entzule gazteei.

Egun finlandiar bat nahi nuke izan
zurekin hizketan jarraitzeko
zure hitzek on egiten didate
lasaitu egiten naute barren-barrendik…

Gaur,  abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Mexiko DFra abiatu dira Bernardo Atxaga eta  Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendari Mari Jose Olaziregi, egileak hitzaldi-solasaldi bat eskaini behar baitu Mexiko DFko Palacio de Bellas Artes enblematikoan. “Conversación con Bernardo Atxaga” izenburuko solasaldian  Javier Aranda kazetariarekin batera ariko da euskal idazlea.

Argazkietan: Bernardo Atxaga eta Alberto Ruy Sánchez “Nevadako Egunak” liburuaren aurkezpenean; Jaliscoko 1. Preparatoria eskolan; hainbat elkarrizketa eskaintzen

Programa osoa

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu