Nevermind, Ghost Numbers & His Tipsy Gypties eta Smoke Idols taldeeek zuzenekoak eskainiko dituzte "Artistas en ruta" programan
Euskara. Kultura. Mundura.
Dagoneko badakigu zein euskal taldek hartuko duten parte "Artistas en Ruta" egitasmoaren 2018ko lehen seihilekoan, zuzeneko emanaldiak eskaintzen: Nevermind, Ghost Numbers & His Tipsy Gypsies eta Smoke Idols.
Dagoneko badakigu zein euskal taldek hartuko duten parte "Artistas en Ruta" egitasmoaren 2018ko lehen seihilekoan, zuzeneko emanaldiak eskaintzen: Nevermind, Ghost Numbers & His Tipsy Gypsies eta Smoke Idols.
Bestalde, udazken honetan kontzertuak eskainiko dituzten euskal taldeak aste honetan bertan hasiko dira estatu osoan zehar emanaldiak egiten: Zea Mays, Luma eta Miguel Salvador Trio . Ikusi data guztiak esteka honetan.
Zuzeneko musika estatu mailan sustatzeko xedea duen Artistas en Ruta programak urtean sei hilabeteko bi denboraldi hartzen ditu bere baitan, eta zuzeneko emanaldiak eskaintzen dituzten lokalekin elkarlanean antolatzen ditu. Fase bakoitzerako taldeak, Estatuko ordezkari anitzek osaturiko epaimahai batek aukeratzen ditu aldez aurretik. Etxepare Euskal Institutuak AIErekin (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) duen hitzarmenari esker, bermatuta dago beti euskal musikarien presentzia.
Artistas en Ruta egitasmoari buruzko informazio gehiago esteka honetan.