NYC Basque Window: Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin eta André & Dorine

Euskara. Kultura. Mundura.

NYC Basque Window: Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin eta André & Dorine
  • 29
    Api 2022
    08
    Mai 2022
    New York

New York-eko bihotzean, Broadway-ko The Theatre at Saint Clement´s antzokian, leihoa irekiko diote euskal kulturari datorren apirilaren 29tik maiatzaren 8ra. Euskal Herriko arte eszenikoak, literaturak eta musikak AEBetara bidaiatuko dute horrela, Euskal Herriko Estatu Batuetako Ordezkaritzaren eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker. Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin eta Kulunka Teatroren lanak izango dira ikusgai. Sarrerak eskuragarri daude sarean.

Kirmen Uribe idazle bizkaitarraren azken eleberriaren aurkezpena maiatzaren 3an egingo dute, 19:00etan. ‘Izurdeen aurreko bizitza’ (2021) liburuaren gaztelaniazko bertsioaren inguruan ariko da, gaztelaniaz, Ida Novey idazle eta itzultzailearekin.

Mikel Urdangarinen kontzertua maiatzaren 8an izango da, 20:00etan. ‘25 tour’ nazioarteko bira egiten ari da musikaria, agertokietan igaro duen mende laurdena ospatzen. Kontzeru honetan, Rafa Rueda (gitarra elektrikoa) eta Ander Hurtado de Saratxo (perkusioa) izango ditu lagun Mikel Urdangarinek (ahotsa eta gitarra akustikoa). Hiru artistek 25 urteko ibilbide luze horren atzera begirakoa egingo dute, arrakastarik handienak joz.

Kulunka Teatroren ‘André & Dorine’ antzelan ezagunak egonaldi luzeagoa egingo du Theatre at St. Clements antzokian. Apirilaren 29tik maiatzaren 29ra egongo dira New Yorken. Konpainiaren ikuskizun honek 2010ean hasi zuen bere nazioarteko ibilbidea Kolonbiako Manizales Nazioarteko Antzerki Jaialdi ospetsuan. Orduz geroztik, 30 herrialde baino gehiagotan izan da ikusgai azken urteotan. Antzezlan honek, dementziari aurre egiten dion adineko bikote baten istorioa kontatzen du.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu