"Obaba", munduko unibertso literario garrantzitsuenen artean

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-10-05

Literaturaren historian sortu diren unibertso literario garrantzitsuenak bildu dituzte Literary Wonderlands liburuan (Black Dog & Leventhal Publishers). Eta literaturak eskaini dizkigun mundu zoragarrienen artean, hortxe sartu dute Obaba.

"Literary Wonderlands: A Journey Through the Greatest Fictional Worlds Ever Created", halaxe du izenburu Laura Millerrek atondutako bildumak (Black Dog & Leventhal Publishers. New York, 2016). Oso edizio zaindua duen liburua da, literaturaren historian sortu diren fikziozko unibertso literario ederrenen aipamenekin.

Editoreek 100 idazlan bildu dituzte katalogoan, beraientzat literaturaren historian giltzarri izan direnak, eta guztiak ere irakurleontzat ezagun-ezagunak, besteak beste, Odisea, On Kixote, Gulliverren bidaiak, Alizia herrialde miresgarrian, Eraztunen jauna, Ehun urte bakardadean, Harry Potter, Pedro Paramo,... eta beste makina bat. Horien artean, euskaldunok ere badugu ordezkaririk, Bernardo Atxagaren "Obabakoak" (eta Obaba bera) sartu baitituzte historiako lanik aipagarrienen artean, idazleak Obaban sortu duen mundu literarioaren garrantzia azpimarratuz.

Informazio osatua hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.