Ohiberritze euskal ikuskizunak erabat txunditu ditu Parisko Festival DAutomne à Paris jaialdiko ikusleak

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-09-19

Zuberoako tradizioak, Maurice Ravelen musika eta hari horri segika Ramon Lazkanok  sortutako konposizio berri bat uztartu ditu pasa den larunbatean Parisen estrainekoz eskaini zuten Ohiberritze ikuskizunak. Bai eta Théâtre du Châtelet antzoki ezaguna lepo bete zuten Festival D’Automne à Paris  jaialdiko ikusleak liluratu ere.

Lau zati izan zituen Ohiberritze-k, Pariseraino bidaiatzeko Etxepare Euskal Institutuaren, Olaso Dorrea Fundazioaren eta EKEren laguntza jaso zuena. Hasteko, Atharratze-Sorholüzetik (Zuberoa) etorritako 80 lagun igo ziren eszenatokira, Pier-Paul Berzaitz-ek idatzitako Jean Pitrau pastoralaren bertsio laburtu baina indartsua taularatzeko. Segidan, Maurice Ravelen Biolinerako, biolontxelorako eta pianorako trioa la minorrean, zortziko erritmoan idatzitako lan ederra interpretatu zuen Trio Dali hirukoteak, Ziburuko musikagilearen lanak dituen euskal musika tradizionalaren trazuak agerian utziz.

Ikusmin handia piztu duen Ramon Lazkanoren Ravel (Scènes) lanaren estreinaldia etorri zen ondoren. DSS2016 Fundazioaren eta Kursaal Eszena –ren babesa jaso duen pieza berria da,  

(...)

Zuberoako tradizioak, Maurice Ravelen musika eta hari horri segika Ramon Lazkanok  sortutako konposizio berri bat uztartu ditu pasa den larunbatean Parisen estrainekoz eskaini zuten Ohiberritze ikuskizunak. Bai eta Théâtre du Châtelet antzoki ezaguna lepo bete zuten Festival D’Automne à Paris  jaialdiko ikusleak liluratu ere.

Lau zati izan zituen Ohiberritze-k, Pariseraino bidaiatzeko Etxepare Euskal Institutuaren, Olaso Dorrea Fundazioaren eta EKEren laguntza jaso zuena. Hasteko, Atharratze-Sorholüzetik (Zuberoa) etorritako 80 lagun igo ziren eszenatokira, Pier-Paul Berzaitz-ek idatzitako Jean Pitrau pastoralaren bertsio laburtu baina indartsua taularatzeko. Segidan, Maurice Ravelen Biolinerako, biolontxelorako eta pianorako trioa la minorrean, zortziko erritmoan idatzitako lan ederra interpretatu zuen Trio Dali hirukoteak, Ziburuko musikagilearen lanak dituen euskal musika tradizionalaren trazuak agerian utziz.

Ikusmin handia piztu duen Ramon Lazkanoren Ravel (Scènes) lanaren estreinaldia etorri zen ondoren. DSS2016 Fundazioaren eta Kursaal Eszena –ren babesa jaso duen pieza berria da,  Ravelen azken urteak hizpide dituen Jean Echenozen Ravel eleberrian oinarrituta dagoena, eta Lazkano idazten ari den operaren aurrerapena, haren zati bat da eta. Emozioz bete zuten antzokia Maïlys de Villoutreys sopranoak eta Anders J. Dahlin tenorrak Ensemble L’Instant Donné taldearekin batera eta Tito Ceccheriniren zuzendaritzapean, ikusleen txalo zaparradak berretsi zuen modura. Zorioneko dira, laster izango baitute Lazkaroren  lan gehiago aukera, Festival D’Automne à Paris   jaialdiak euskal konpositorearen bi kontzertu gehiago programatu baititu Portrait: Ramon Lazkano atalean: Lurralde…,ikuskizuna urriaren 10ean eta Errobi-2, Egan-3, Egan azaroaren 17an.

Eta Dantzaren Botzak  lanak itxi zuen irailaren 17ko emanaldia: Titika Rekalten hitzek, zubereraz, musikaz eta dantzaz osatutako azken geltokiraino gidatu zuten emanaldia: euskal dantzaren mugimendu berrituak, tradizioak bizirik dirauela erakusteko. “Ohi”, etengabeko mugimendua; “berritze”, birsortzea. Ohiberritze.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu