Ondarroa - Erresuma Batua - Ondarroa

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-10-20

Etxepare Euskal Institutuak The London Language Show azokan (urriak 17-19)  euskarari eskainitako txokoa antolatu zuen pasa den astean, Langunerekin batera. Bertan izan dira Juan Arana Cobos Liverpooleko Unibertsitateko irakaslea, Kirmen Uribe idazlea eta Gorka Mercero Liverpooleko Unibertsitateko irakurlea, euskararen ordezkari gisa hizkuntzen eta hizkuntza-industrien zabalkundea helburu duen nazioarteko azokan.

Uriberen agendan, ordea, geltoki bat baino gehiago egon da Erresuma Batuan, eta Language Showean bere liburua agortzea lortu bazuen, gainontzekoetan izandako harrera ez zen gutxiagokoa izan. Oxford Universityn, Londreseko King`s Collegen eta Free Word Lecture Theatren hitzaldi eta errezital ezberdinak burutu ditu idazleak, "Bilbao-New York- Bilbao" liburuaren ingelesezko itzulpena aurkeztu bitartean.

Abentura bukatu da dagoeneko, eta Mari Jose Olaziregik, Euskararen sustapen eta hedakuntzarako zuzendariak, bizitakoaren kronika bidali zuen igandean bertan, iritsi bezain laster:

 

“Larunbat gauerdian itzuli ginen pozik Londonetik, eta Ondarroan izan zen lehenengo geldialdia. Kirmen etxean zen, berriro, Oxford eta Londonen “Bilbao- New York- Bilbao” eleberriaren ingelesezko itzulpena aurkeztu ondoren.

(...)

Etxepare Euskal Institutuak The London Language Show azokan (urriak 17-19)  euskarari eskainitako txokoa antolatu zuen pasa den astean, Langunerekin batera. Bertan izan dira Juan Arana Cobos Liverpooleko Unibertsitateko irakaslea, Kirmen Uribe idazlea eta Gorka Mercero Liverpooleko Unibertsitateko irakurlea, euskararen ordezkari gisa hizkuntzen eta hizkuntza-industrien zabalkundea helburu duen nazioarteko azokan.

Uriberen agendan, ordea, geltoki bat baino gehiago egon da Erresuma Batuan, eta Language Showean bere liburua agortzea lortu bazuen, gainontzekoetan izandako harrera ez zen gutxiagokoa izan. Oxford Universityn, Londreseko King`s Collegen eta Free Word Lecture Theatren hitzaldi eta errezital ezberdinak burutu ditu idazleak"Bilbao-New York- Bilbao" liburuaren ingelesezko itzulpena aurkeztu bitartean.

Abentura bukatu da dagoeneko, eta Mari Jose Olaziregik, Euskararen sustapen eta hedakuntzarako zuzendariak, bizitakoaren kronika bidali zuen igandean bertan, iritsi bezain laster:

 

“Larunbat gauerdian itzuli ginen pozik Londonetik, eta Ondarroan izan zen lehenengo geldialdia. Kirmen etxean zen, berriro, Oxford eta Londonen “Bilbao- New York- Bilbao” eleberriaren ingelesezko itzulpena aurkeztu ondoren. Oso pozik. University of Oxfordeko Torch aretoan, 50 pertsonaren aurrean, hitzaldi hunkigarria eman zuen urriaren hamabostean. Hurrengo egunean, Nagore Calvo irakasleak gonbidatuta, Londoneko King’s College ezagunean. Bien bitartean, Londoreko Language Show azokan stand-a prest zuen Joseba Epelde lankideak. Hurrengo egunean, 17an, azokan goiz hasi ginen, Languneko Fernando Alana lagun, eta Mondragon Linguako Idoia Mujika eta Begoña Garcia ere bertan zirelarik. Liverpooleko Unibertsitateko Juan Aranak euskarako eskola ematen zuen bitartean, aurrean zituen 40 ikasle harrituen aurrean, Kirmen Uribe bere editore Mick Feltonekin liburuak sinatzen aritu zen Foyles liburu denda ezagunean, Charing Crossen. Hilero hautatzen dituzten “Pick of the month” zerrendaren barruan sartuko omen dute “Bilbao –NY- Bilbao”. Pozik zegoen Serenbookseko Felton editorea, pozik zegoen bezala Free Worden arratsaldean egin genuen aurkezpenaren ostean. Lagunak eta ezagunak bertan, Garazi Goia idazlea tartean. Giro ederra, eta hunkigarria, Language Showen Kirmen Uribe eta Richard Chandlerrek eskaini zuten poema errezitaldian. Hitzordua  goizeko 11tan zen, larunbatean, eta azokan jende ugari zebilen. Entzuleen artean, Miren Button Irujo, hunkituta, bere senar Richarden ahotsa entzutean. Ederra izan zen entzuleen irribarreak ikusi eta poemekin gozatzen zutela antzematea. Ezin gehiago eskatu, zinez.”

Mari Jose Olaziregi

 

Argazkietan:

- Kirmen Uribe eta Richard Chandler London Language Showean

- Kirmen Uribe eta Mick Felton editorea Free Word Lecture Theatren

- Kirmen Uribe eta Mari Jose Olaziregi Free Word Lecture Theatre.

- Gorka Mercero Liverpooleko Unibertsitateko irakurlearen hitzaldia London Language Showen

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu