Oraindik garaiz zabiltza "Artistas en Ruta" programan parte hartzeko!

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-09-12

AIE-k eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker, hainbat euskal taldek zuzeneko musika sustatzea xede duen "Artistas en Ruta" programan parte hartzeko aukera dute.

Estatu mailako kontzertu zirkuitu hau bi aldiz berritzen da urtean, eta datorren astelehenean, irailaren 15ean bukatuko da bigarren deialdian izena emateko epea. Aurtengo lehenengo epealdian izena eman zuten taldeek ez dute berriro izena eman beharko,  zuzenean sartuko baitira bigarren deialdiko hautagaien zerrendan.

Epaimahaia urriaren 2an bilduko da jasotako lanak baloratzeko.

HAUTAKETAN PARTE HARTZEKO JARRAIBIDEAK

Programan interesa duen artista bazara eta izena eman nahi baduzu, bi aukera dituzu:

AIE elkarteko egoitzetako batera hurrengo materiala bidali:

- CD bat, edizioa euskarri fisikoan badago, edo ziurtagiriren bat edizioa digitala bada.

- Aipamen biografikoa (musika estiloa)

- Harremanetarako datuak (Izen-abizenak, posta helbidea, telefonoa eta e-maila).

Eman izena online eta, horrez gain, bidali editatu duzun CD bat AIE-ren ordezkaritzetako batera.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.