Oreka TX taldeak "Nomadak TX" proiektua aurkeztu zuen Delhin, Munduko Perkusioaren Jaialdian
Euskara. Kultura. Mundura.
Oreka TX euskal taldeak Delhiko World Percussion Festivalean hartu zuen parte azaroaren 23an, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz, eta txalaparta doinuek dantzan jarri zuten Nehru Parkera gerturatutako ikuslegoa. Bertan, Nomadak TX proiektua aurkeztu zuten, eta Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartariek, Mixel Ducau izan zuten lagun alboka, saxoa eta gitarra jotzen.
Nomadak TX kontzertu-bidaia ikuskizuna da, eszenatokian musika eta irudiak uztartzen dituena. Izen bereko dokumentaleko soinu banda jotzen dute musikariek, eta bitartean India, Laponia, Mongolia eta Saharan zehar egindako bidaiako irudiak ikus daitezke eszenatoki atzeko pantailan. 2006an jarri zuten abian proiektua, herrialde horietako musikariei txalapartaren nondik norakoak erakusteko asmoz. Zalantza Gabe, entzuleria bera bidaiarazten duen konbinazioa daramate oholtza gainera.
Delhitik Argentinarako bidea egingo dute Oreka TX taldeko txalapartariek. Abenduaren 14an emanaldia egingo dute Buenos Airesen eta han lehen aldiz erakutsiko dute Argentinan Nomadak TX ikuskizuna.

Argazkiak: Shruti Chakraborty (Facebook)